Sakea, hainbat jokamolde eta lekutan bezela,
aurrelariak egiten du. Hau egiterako orduan, sakatzaileak sakea lehenengo
marratik (frontisetik gertuen dagoena -7m-) edo atzerago egiteko beharra dauka eta
behin hori beteta, punpak marra bera pasatu beharko du. Hau gertatzen den
bitartean errestoaren kokapena ez dago guztiz finkatuta. Bertsio pare bat entzun baditugu ere, gehiengoak
erresto libreagatik hautatu du, hots, errestoan dagoenak ez dauka betebeharrik. Hala
ere, ohikoena da lehen marratik atzera kokatzea paretatik nahiko gertu.
Jokamoldearen barnean hainbat
kolpe ditugu baina gehien erabiltzen direnak eta berez ezagunenak dira punpa +
kolpea (sakean), bolea, airez, txokora eta zabalean. Modu berean, elkartrukeko
jokaldi ohikoenak lirateke sakean ezkerreko hormara bideratu botea (errestoa
zailtzeko), txokorantz botatzea eta behin hor egonda bertan jarraitu edo
zabalera bota bai hormabiko batez edo zuzenean. Dena den, hau guztia ohikoena
izanda aurki genezake egoeraren bat non ez den jarraitzen esandakoa aurkaria harritzeko,
tantoa egin ahal izateko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina