Klaserako frontoi baten bloga egin behar izan dugu, horretarako taldean erabaki dugu gure bizilekutik (Vitoria-Gasteiz) hurbil dagoen bat aukeratzea. Herri batzuk bisitatu ostean, eta lagun batzuen aholkuz, Etxabarri-Ibiñeko frontoia aukeratu genuen azkenean.
Etxabarri-Ibiña 321 biztanletako Arabako herrixka dela esan dezakegu, gure "Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zientzien" Fakultatetik 11'8km-tara aurkitzen da, iparraldeko norabidean. 546m-tako altitudean dago kokatuta, Apodaka eta Mendarozketa herrien artean. Aipatzekoa bada ere, oso gertu Araban nahiko ospetsua den Gorbeiako Merkataritza Zentroa aurkitzen dela; eta askok herriaren izenean ezagutzen dute.
"Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zientzien" Fakultatetik Etxabarri-Ibiñera - Google Maps |
Hurrengo sarreretan hitz egingo dizuegun frontoia herriko Eliza Bide kalean aurkitzen da, Elizaren parean.
Etxabarri-Ibiña goitik begiratuta - Google Maps |
Eliza eta frontoia |
Ebaluazio irizpideak kontuan izanda nahiko ondo landuta daudela esango nuke (elkarrizketa bat, bideoak eta argazki mordo erabili dituzte). Talde lana ona egin dute bideoaren amaieran ikusi ahal dezakegunez. Hala ere informazioaren antolaketa ez da oso ona eta akats ortografiko pare batzuk aurkitu ditut. Bestalde, egiturari, joko ekintzari eta testuinguruari dagokionez atal guztiak jorratu dituzte, beharbada falta den bakarra bibliografia moduko bat izan da edo gutxienez informazioa nondik aterata dagoen jartzea.
ErantzunEzabatuGauza hauek guztiak kontuan hartuta nota hurrengoa da: 8,5
Ander Mayoral ( 1.maila euskara)
Hola compañeros!!!
ErantzunEzabatuPuedo observar rápidamente que habéis realizado un gran trabajo, a la hora de buscar información, archivos media y realizar la entrevista, por lo habéis introducido correctamente las Tics. Si bien la estructura de la información me parece un poco simple poco desarrollada, pues en vez de entradas correlativas, favorecería la búsqueda y clasificación de la información ofertada presencia de pestañas, es decir, páginas organizadoras. Merecería la pena realizar un breve repaso y corrección de alguna falta de ortografía encontrada.
Mi calificación de vuestro gran trabajo es de 7,5
Un saludo desde Valencia
David Ulloa Martínez
4ºA Universidad de Valencia
Blog honek informazio iturri ezberdinak erabili ditu( elkarrizketak, bertara joan dira…). Bideo bat eta hainbat argazki sartu dituzte, bideoaren kalitatea oso ona izan ez arren ondo irudikatzen du nolakoa den frontoia. Informazioa aurkitzeko eskuman sarrerak daude, eta ordena nire ustez alderantzizkoa izan beharko litzatekeen arren oso erraza da informazioa aurkitzea. Bideo amaieran jartzen duen bezala kolaborazio lan bat izan da, bakoitzak berea egin baitu. Ortografia aldetik ez dut ia akatsik ikusi eta hizkuntza nahiko aberatsa erabili dute, hau guztia kontuan hartuta:
ErantzunEzabatuNire kalifikazioa: 8,75
Aitor Errasti EHUko ikaslea Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziako Fakultatean, 1E.
Hasteko, blogaren ebaluazio irizpideak kontuan hartuta blog ona dela aipatu behar da, informazio ugaria azaltzen dutelako eta aukeratutako azpigaiak ondo jorratzen dituztelako. Honetaz aparte IKT ugari erabili dituzte (argazki ugari) eta horri esker ulergarriagoa izan da. Euskara aldean akats gutxi batzuk egon arren ondo azalduta dagoela uste dut. Talde lana ez da oso nabaria izan, izan ere, partaideak ez dira argazki edo bideoren batean agertzen. Amaitzeko esan behar dut, nire ustez, simpleegia dela eta leiho ezberdinak sortzea erabilgarriagoa dela. Horrela informazioa hobeto ikusten delako eta irakurtzeko eta ulertzeko errazagoa baita. Amaitzeko esan behar dut bibliografía bezalako zerbait faltan bota dudala, izan ere, nire ustez garrantzitsua da, horrela informazioa nondik lortu den jakiteko aukera dugu irakurleok.
ErantzunEzabatuOrokorrean lan ona izan da, hortaz nire nota 7.85 izan da.
Aida Etxebarria Valparis EHUko Euskarako 1.taldea
Egiturari dagokionez, egokia da gauzak erraz aurkitzen baitira eta informazio ugari azaltzen dutelako. Honetaz gain, IKT ugari erabili dituzte (argazkiak, bideoak..) eta horrek informazio gehiago ematen du. Hizkuntzari dagokionez, ulergarria da ez baitaude akats ortografiko askorik.
ErantzunEzabatuEgia esan ez da talde lana ongi agertzen, ez baitaude partaideen argazkirik.Amaitzeko esan beharra daukat, bibliografia faltan bota dudala, informazioa nondik atera duten ez dakigulako baina gainontzekoa ondo dagoela ute dut. Lan asko egin dutela argi dago, beraz nire nota: 8.5
Miren Lizundia , 2E