Frontisetik eskumara dagoen metro bateko esku horma da beste frontoi gehienetatik bereizten duena Etxabarri-Ibiñeko hau. Horma honen jatorria nahiz eta herritik askotan galdetu, inor ez da gai izan galderari nolabaiteko ziurtasunez erantzuteko. Batzuek frontoia elizatik bereizteko zela diote, beste batzuek aldiz antzinako jolas batetik datorrela... Horrela, historiatxo ezberdinak entzun genituen.
Eskuin horma horrek, aurreko egun batean aipatu bezala, soilik binakako partiduetan erabili daite; baita metro bateko zabalera duen "pasiloa" ere (teniseko dobles-individuales bezala, pasiloaren erabilera).
Lehendabiziko begiradan, badirudi horma honek abantaila handirik ez dakarrela, zaila dela berarekin jolastea. Baina herritar jabetuek, entrenamenduen poderioz, maisuak bilakatu dira hormari ahal den arrakastarik handiena ateratzen.
Guk lerro hauen bitartez, Etxabarri-Ibiña bisitatzera eta batez ere frontoi bitxi honetan kolpe batzuk ematera gonbidatzen zaituztegu.
Hurrengora arte!
Marcos Tobalina, Markel Oquillas eta Myriam Pereda
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuBlog hau irakurri eta ikusi ondoren, egitura argia eta ordenatua duela iruditu zait. Beraz, ez da zaila bertan informazioa bilatu eta aurkitzea. Gainera bloga irakurrita, informazio iturri desberdinak erabili dituztela dirudi guztiz zehazten ez duten arren.
ErantzunEzabatuEdukia dela eta, orokorrean informazioak galdera guztiei erantzuten diela uste dut eta horretarako erabiltzen den hizkuntza zuzena eta garbia dela iruditu zait, akats ortografikoren bat egon arren.
Azken nota: 8
Lucia Elizondo Alza 1.maila 1.E
Etxebarri – Ibiñeko bloga aztertzea erabaki dut zerrenan lehenengo lekuan ikusi dudalako, eta irakurri ondoren gustatu zaidanez kalifikatzera pasako naiz.
ErantzunEzabatuHasteko, garbi dago taldekide guztiek parte hartu dutela bloga egiterakoan, hiru solik izanik edozein bideo grabatzeko bik behintzat hor egon behar dutelako. Ondo osatuta daue atal guztiak, eta frontoi berezi honen inguruko informazioa ondo azaltzen digute. Erabat zehazten dituzte kontu guztiak (kokapena, kasu) eta informazio iturri anitz erabili dituztela ikusten da, baita aurrez aurreko elkarrizketa ere, tabernariaren kasuan ikus genezaken moduan. IKT ugari eta era gokian erabili dituzte, bideoan bertan musika eta guzti muntaia eginda dagoelarik.
Bestalde, antolaketan gabeziaren bat edo beste ikusten dut, eta akaso lehio txikiak egin balizkiote errazagoa litzateke inromazioa aurkitzea. Baina orokorrean asko gustatu zait bloga, eta beraz zoriondu egin beharko ditut egileak.
Kalifikazioa: 9
Mikel Iturriotz Etxaniz (Jarduera Fisikoa eta Kirolaren graduko lehenengo mailako euskarazko taldeko ikaslea)