Frontoi honetan joko ez-zuzena
jokatu ohi da, hau da, jokalari batek pilota jo ostean, pilotak frontisean eman
behar du kolpea ona izan dadin. Jokatzen den norgehiagokak, bat baten aurka edo
bi biren aurka dira, baina pilotalekua nahiko txikia denez, gehiago jokatzen da
bat baten aurka.
Frontoia
irekia da, ez dauka aterperik. Horren ondorioz, euririk gabeko eguraldia behar
da jokatzeko. Frontoi honen berezitasuna da eskuin pareta daukala, frontisa eta
ezker paretaz gain, badagoela eskuin pareta motz bat. Eskuin pareta honek
frontisarekiko 120ºko angelua osatzen du, beraz ez da esker paretarekiko
paraleloa, hala ere nahiko motza da, metro bat inguru. Frontoiaren luzerari
dagokionez, nahiko motza da, 26 metro inguru dira (erreboterik ez dago), zabalerari dagokionez
berriz, 10 metro binaka jokatzen bada, eta 9 metro izango dira buruz buru
jokatzen bada.
Pilotaleku
honetan hainbat jokamolde ezberdin ikusi daitezke, baina gehienbat, jokatzen da
eskuz, palaz eta frontenisa. Eskuz jokatzen denean ohiko pilota erabiltzen
dute, oso pisutsua ez dena. Palaz, berriz, teniseko pilota erabiltzen dute,
frontenisean bezala. Herrikoek zioten arabera, gazteek gero eta zaharragoak
egiten direnean, erraketa utziz joaten dira eta pala hartuz. Baita ere, azaldu
ziguten, pilotaleku motza denez, larruzko edo gomaz ko pilotaz jokatuz gero pilota beti
joango zitzaiela frontoitik at. Beraz, jokamolde guztietan pilota jotzen dela
esan daiteke.
Sakea eta
errestoari dagokionez, sakea beti egiten da frontisetik 7 metrotara eta falta
baita ere dago jarrita frontisetik 7 metrotara; pasa, aldiz, frontisetik 20
metrotara dago, baina pasa bakarrik erabiltzen dute buruz buru jokatzerakoan.
Beraz, buruz burun, sakea 7 metrotatik egiten da, eta 7 metro eta 20 metrotako
tarte horretan egin behar du punpa. Binaka, sakea leku beretik egiten da, eta 7
metro horiek gainditu ondoren frontoira amaitzen den arte egin dezake punpa
pilotak. Frontoiaren luzera, lehen esan dugun moduan, 26 metrotakoa da.
Tantoa egiteko
modua tradizionala da, baina askok esan ziguten iraganean beste modu batean
jokatzen zela. Orain erabiltzen den puntuazio sistema honakoa da, pilotari
batek pilota jo ostean ez bada ailegatzen frontisera edo txapa edo txapa baino
beherago jotzen badu, txarra izango da eta puntua beste taldearentzat izango
da. Pilotari batek pilota frontisean sartuz gero, eta eremuaren barruan
lehenengo punpa ematen badu eta nonahi bigarren punpa, pilotari horrena izango
da tantoa , hau da, errestoa bigarren punpa egin baino lehenago egin behar da.
Baita ere, argitu behar da behin pilotariak emanda, ezin duela punparik egin,
zuzenean frontisera joan behar da. Herriko batzuk esan ziguten, antzinean,
pilotak bi punpa egiten bazituen, horrek bi tanto balio zituela, baina orain
tanto guztiek tanto bakarra balio dute. Jokamolde hauek guztiak ez zuzenak
direnez, ez da marrarik erabiltzen.
Herriko
jendeak baita ere esan zigun, normalean 22 tantoetara jokatzen dela, bai eskuz eta
bai frontenisera, baina palaz jokatzen denean, eta binaka denean, 30 tantoetara
egin ohi dela partidua (oso erraz egin baitaitezke tantoak eta!).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina