Frontisetik eskumara dagoen metro bateko esku horma da beste frontoi gehienetatik bereizten duena Etxabarri-Ibiñeko hau. Horma honen jatorria nahiz eta herritik askotan galdetu, inor ez da gai izan galderari nolabaiteko ziurtasunez erantzuteko. Batzuek frontoia elizatik bereizteko zela diote, beste batzuek aldiz antzinako jolas batetik datorrela... Horrela, historiatxo ezberdinak entzun genituen.
Eskuin horma horrek, aurreko egun batean aipatu bezala, soilik binakako partiduetan erabili daite; baita metro bateko zabalera duen "pasiloa" ere (teniseko dobles-individuales bezala, pasiloaren erabilera).
Lehendabiziko begiradan, badirudi horma honek abantaila handirik ez dakarrela, zaila dela berarekin jolastea. Baina herritar jabetuek, entrenamenduen poderioz, maisuak bilakatu dira hormari ahal den arrakastarik handiena ateratzen.
Guk lerro hauen bitartez, Etxabarri-Ibiña bisitatzera eta batez ere frontoi bitxi honetan kolpe batzuk ematera gonbidatzen zaituztegu.
Hurrengora arte!
Marcos Tobalina, Markel Oquillas eta Myriam Pereda
Blog honen bidez, EHUko 'Jarduera Fisikoa eta Kirol Zientzien' hiru ikaslek frontoi bitxi bati buruzko informazioa zintzilikatuko dugu, bere ezaugarri eta berezitasunak aipatuz; Etxebarri-Ibiñeko frontoiari buruz, alegia.
2013/11/27
JOKOA SAKONDUZ...
Sakea, hainbat jokamolde eta lekutan bezela,
aurrelariak egiten du. Hau egiterako orduan, sakatzaileak sakea lehenengo
marratik (frontisetik gertuen dagoena -7m-) edo atzerago egiteko beharra dauka eta
behin hori beteta, punpak marra bera pasatu beharko du. Hau gertatzen den
bitartean errestoaren kokapena ez dago guztiz finkatuta. Bertsio pare bat entzun baditugu ere, gehiengoak
erresto libreagatik hautatu du, hots, errestoan dagoenak ez dauka betebeharrik. Hala
ere, ohikoena da lehen marratik atzera kokatzea paretatik nahiko gertu.
Jokamoldearen barnean hainbat
kolpe ditugu baina gehien erabiltzen direnak eta berez ezagunenak dira punpa +
kolpea (sakean), bolea, airez, txokora eta zabalean. Modu berean, elkartrukeko
jokaldi ohikoenak lirateke sakean ezkerreko hormara bideratu botea (errestoa
zailtzeko), txokorantz botatzea eta behin hor egonda bertan jarraitu edo
zabalera bota bai hormabiko batez edo zuzenean. Dena den, hau guztia ohikoena
izanda aurki genezake egoeraren bat non ez den jarraitzen esandakoa aurkaria harritzeko,
tantoa egin ahal izateko.
2013/11/26
TESTUINGURUA
Bertan aritzen diren pretsonen
adina denetarikoa da, izan ere txiki-txikitatik nagusiak izan arte jarduten
dute. Egia da ere, lehen askoz txikiagotik nagusiagoak izatera arte jolasten
zutela. Sexuari buruz aritzean, mutil gehiago aurkitzen ditugu batez ere adinean
gorantz joatean. Halaber, gero eta neska gehiago ikusten ditugu frontoiaz
gozatzen. Esperientzia aldetik, profesional moduan edo ondo moldatzen den jende
gutxi dago herrian beraz frontoian gehien ikusten den joko mota esan genezake
jolasa litzatekela, “hobby” modukoa.
Frontoial, herrian bertan, oso kokaleku ona dauka, justo elizaren parean; bueno lehen aipatu bezala, elizaren horma bat frontoiaren frontisa da. Hau jakinda,
irisgarritasuna oso ona da, kotxez erraz hel zaitezke eta ia frontoi bertara sartu ere. Aparkatzeko ez da arazorik izaten normalean. Alde
txarra da justo sartzeko eskileratxo batzuk daudela, beraz, ezintasunen bat
daukaten pertsonek zaila edukiko dute.
Frontoia
berez, asteburuetan eta arratsalde batzuetan erabiltzen da, eguraldiak horrela uzten badu. Bestalde, elkarrizketan aipatzen den bezala, uztaila-abuztua aldera
txapelketaren bat egiten da bertan. Ospakizun horiek herriko jaiekin bat etortzen dira (herri askotan bezala). Frontoian ibiltzea ez dago normalean
debekatua baino noizbait, leku handia izanik, herri bazkariak ospatzen dira eta
bertan, noski, debekatu egiten da bere erabilera. Aipatu bezala eguraldiaren
parte hartzea ikaragarria da frontoi estaligabea dela kontuan edukita. Itzala nagusi den toki batean egoteak ere ez du askorik laguntzen, hezetasunagatik askotan
bustita dagoelako.
2013/11/25
2013/11/18
FRONTOIA: neurriak, arauak eta jokamoldeak
Frontoi honetan joko ez-zuzena
jokatu ohi da, hau da, jokalari batek pilota jo ostean, pilotak frontisean eman
behar du kolpea ona izan dadin. Jokatzen den norgehiagokak, bat baten aurka edo
bi biren aurka dira, baina pilotalekua nahiko txikia denez, gehiago jokatzen da
bat baten aurka.
Frontoia
irekia da, ez dauka aterperik. Horren ondorioz, euririk gabeko eguraldia behar
da jokatzeko. Frontoi honen berezitasuna da eskuin pareta daukala, frontisa eta
ezker paretaz gain, badagoela eskuin pareta motz bat. Eskuin pareta honek
frontisarekiko 120ºko angelua osatzen du, beraz ez da esker paretarekiko
paraleloa, hala ere nahiko motza da, metro bat inguru. Frontoiaren luzerari
dagokionez, nahiko motza da, 26 metro inguru dira (erreboterik ez dago), zabalerari dagokionez
berriz, 10 metro binaka jokatzen bada, eta 9 metro izango dira buruz buru
jokatzen bada.
Pilotaleku
honetan hainbat jokamolde ezberdin ikusi daitezke, baina gehienbat, jokatzen da
eskuz, palaz eta frontenisa. Eskuz jokatzen denean ohiko pilota erabiltzen
dute, oso pisutsua ez dena. Palaz, berriz, teniseko pilota erabiltzen dute,
frontenisean bezala. Herrikoek zioten arabera, gazteek gero eta zaharragoak
egiten direnean, erraketa utziz joaten dira eta pala hartuz. Baita ere, azaldu
ziguten, pilotaleku motza denez, larruzko edo gomaz ko pilotaz jokatuz gero pilota beti
joango zitzaiela frontoitik at. Beraz, jokamolde guztietan pilota jotzen dela
esan daiteke.
Sakea eta
errestoari dagokionez, sakea beti egiten da frontisetik 7 metrotara eta falta
baita ere dago jarrita frontisetik 7 metrotara; pasa, aldiz, frontisetik 20
metrotara dago, baina pasa bakarrik erabiltzen dute buruz buru jokatzerakoan.
Beraz, buruz burun, sakea 7 metrotatik egiten da, eta 7 metro eta 20 metrotako
tarte horretan egin behar du punpa. Binaka, sakea leku beretik egiten da, eta 7
metro horiek gainditu ondoren frontoira amaitzen den arte egin dezake punpa
pilotak. Frontoiaren luzera, lehen esan dugun moduan, 26 metrotakoa da.
Tantoa egiteko
modua tradizionala da, baina askok esan ziguten iraganean beste modu batean
jokatzen zela. Orain erabiltzen den puntuazio sistema honakoa da, pilotari
batek pilota jo ostean ez bada ailegatzen frontisera edo txapa edo txapa baino
beherago jotzen badu, txarra izango da eta puntua beste taldearentzat izango
da. Pilotari batek pilota frontisean sartuz gero, eta eremuaren barruan
lehenengo punpa ematen badu eta nonahi bigarren punpa, pilotari horrena izango
da tantoa , hau da, errestoa bigarren punpa egin baino lehenago egin behar da.
Baita ere, argitu behar da behin pilotariak emanda, ezin duela punparik egin,
zuzenean frontisera joan behar da. Herriko batzuk esan ziguten, antzinean,
pilotak bi punpa egiten bazituen, horrek bi tanto balio zituela, baina orain
tanto guztiek tanto bakarra balio dute. Jokamolde hauek guztiak ez zuzenak
direnez, ez da marrarik erabiltzen.
Herriko
jendeak baita ere esan zigun, normalean 22 tantoetara jokatzen dela, bai eskuz eta
bai frontenisera, baina palaz jokatzen denean, eta binaka denean, 30 tantoetara
egin ohi dela partidua (oso erraz egin baitaitezke tantoak eta!).
2013/11/08
ELKARRIZKETA
Herrira hurbildu ginen lehendabiziko egunean, herriko tabernara joan ginen -Bar Biltoki Jatetxea- zerbait hartzera; eta han, Marcosi tabernaria elkarrizketatzea bururatu zitzaion (mugikorrarekin grabazioa), frontoiari buruzko galdera batzuk planteatuz.
Bar BILTOKI Jatetxea - Etxabarri-Ibiña |
M. T (elkarrizketatzailea): Kaixo, hemen gaude herriko tabernaren zerbitzariarekin eta hainbat galdera erantzungo dizkigu herriko frontoian ematen diren jardueren inguruan. Lehenengoa, ze jende motak jolasten du frontoiean normalean?
Tabernaria (elkarrizketatua): Jende gazteak batez ere, laupabost urtetako umeetatik 30-40 urtetako pertsona helduetara.
M. T: Urteko zein denboralditan jolasten ohi da frontoian?
Tabernaria: Apiriletik azarora gutxi gorabehera; eguraldi hobea egiten duen egunak aprobetxatuz.
M. T: Hori ondo dago, eguzkiaz disfrutatzea. Bestetik, frontoi bitxi honetan ba al dago inolako lehiaketa ala txapelketarik?
Tabernaria: Bai, baina oso gutxi; bakarrik Etxabarriko jaiak direnean, urtean bi direla. Batetik, uztailaren 7an; eta bestetik, abuztuaren 15an. Eta jaialdi horietan bi txapelketa jolasten dira, bat buruz burukoa eta bestea binakakoa.
M. T: Milesker elkarrizketa erantzuteagatik, ondo izan. Eta asko disfrutatu euskal pilotaz zuen frontoian!
Tabernaria: Ez da ezer, eskerrik asko zuei zuen bisitagatik!
Bar BILTOKI Jatetxea - Etxabarri-Ibiña |
2013/11/05
BLOG SARRERA: Etxabarri-Ibiña eta kokapena
Klaserako frontoi baten bloga egin behar izan dugu, horretarako taldean erabaki dugu gure bizilekutik (Vitoria-Gasteiz) hurbil dagoen bat aukeratzea. Herri batzuk bisitatu ostean, eta lagun batzuen aholkuz, Etxabarri-Ibiñeko frontoia aukeratu genuen azkenean.
Etxabarri-Ibiña 321 biztanletako Arabako herrixka dela esan dezakegu, gure "Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zientzien" Fakultatetik 11'8km-tara aurkitzen da, iparraldeko norabidean. 546m-tako altitudean dago kokatuta, Apodaka eta Mendarozketa herrien artean. Aipatzekoa bada ere, oso gertu Araban nahiko ospetsua den Gorbeiako Merkataritza Zentroa aurkitzen dela; eta askok herriaren izenean ezagutzen dute.
"Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zientzien" Fakultatetik Etxabarri-Ibiñera - Google Maps |
Hurrengo sarreretan hitz egingo dizuegun frontoia herriko Eliza Bide kalean aurkitzen da, Elizaren parean.
Etxabarri-Ibiña goitik begiratuta - Google Maps |
Eliza eta frontoia |
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)