2013/11/27

ESKUMAKO HORMA TXIKI EXOTIKOA

Frontisetik eskumara dagoen metro bateko esku horma da beste frontoi gehienetatik bereizten duena Etxabarri-Ibiñeko hau. Horma honen jatorria nahiz eta herritik askotan galdetu, inor ez da gai izan galderari nolabaiteko ziurtasunez erantzuteko. Batzuek frontoia elizatik bereizteko zela diote, beste batzuek aldiz antzinako jolas batetik datorrela... Horrela, historiatxo ezberdinak entzun genituen.

Eskuin horma horrek, aurreko egun batean aipatu bezala, soilik binakako partiduetan erabili daite; baita metro bateko zabalera duen "pasiloa" ere (teniseko dobles-individuales bezala, pasiloaren erabilera).

Lehendabiziko begiradan, badirudi horma honek abantaila handirik ez dakarrela, zaila dela berarekin jolastea. Baina herritar jabetuek, entrenamenduen poderioz, maisuak bilakatu dira hormari ahal den arrakastarik handiena ateratzen.


Guk lerro hauen bitartez, Etxabarri-Ibiña bisitatzera eta batez ere frontoi bitxi honetan kolpe batzuk ematera gonbidatzen zaituztegu.

Hurrengora arte!

Marcos Tobalina, Markel Oquillas eta Myriam Pereda

JOKOA SAKONDUZ...

Sakea, hainbat jokamolde eta lekutan bezela, aurrelariak egiten du. Hau egiterako orduan, sakatzaileak sakea lehenengo marratik (frontisetik gertuen dagoena -7m-) edo atzerago egiteko beharra dauka eta behin hori beteta, punpak marra bera pasatu beharko du. Hau gertatzen den bitartean errestoaren kokapena ez dago guztiz finkatuta. Bertsio pare bat entzun baditugu ere, gehiengoak erresto libreagatik hautatu du, hots, errestoan dagoenak ez dauka betebeharrik. Hala ere, ohikoena da lehen marratik atzera kokatzea paretatik nahiko gertu.


Jokamoldearen barnean hainbat kolpe ditugu baina gehien erabiltzen direnak eta berez ezagunenak dira punpa + kolpea (sakean), bolea, airez, txokora eta zabalean. Modu berean, elkartrukeko jokaldi ohikoenak lirateke sakean ezkerreko hormara bideratu botea (errestoa zailtzeko), txokorantz botatzea eta behin hor egonda bertan jarraitu edo zabalera bota bai hormabiko batez edo zuzenean. Dena den, hau guztia ohikoena izanda aurki genezake egoeraren bat non ez den jarraitzen esandakoa aurkaria harritzeko, tantoa egin ahal izateko.

2013/11/26

TESTUINGURUA

Bertan aritzen diren pretsonen adina denetarikoa da, izan ere txiki-txikitatik nagusiak izan arte jarduten dute. Egia da ere, lehen askoz txikiagotik nagusiagoak izatera arte jolasten zutela. Sexuari buruz aritzean, mutil gehiago aurkitzen ditugu batez ere adinean gorantz joatean. Halaber, gero eta neska gehiago ikusten ditugu frontoiaz gozatzen. Esperientzia aldetik, profesional moduan edo ondo moldatzen den jende gutxi dago herrian beraz frontoian gehien ikusten den joko mota esan genezake jolasa litzatekela, “hobby” modukoa.

Frontoial, herrian bertan, oso kokaleku ona dauka, justo elizaren parean; bueno lehen aipatu bezala, elizaren horma bat frontoiaren frontisa da. Hau jakinda, irisgarritasuna oso ona da, kotxez erraz hel zaitezke eta ia frontoi bertara sartu ere. Aparkatzeko ez da arazorik izaten normalean. Alde txarra da justo sartzeko eskileratxo batzuk daudela, beraz, ezintasunen bat daukaten pertsonek zaila edukiko dute.

Frontoia berez, asteburuetan eta arratsalde batzuetan erabiltzen da, eguraldiak horrela uzten badu. Bestalde, elkarrizketan aipatzen den bezala, uztaila-abuztua aldera txapelketaren bat egiten da bertan. Ospakizun horiek herriko jaiekin bat etortzen dira (herri askotan bezala). Frontoian ibiltzea ez dago normalean debekatua baino noizbait, leku handia izanik, herri bazkariak ospatzen dira eta bertan, noski, debekatu egiten da bere erabilera. Aipatu bezala eguraldiaren parte hartzea ikaragarria da frontoi estaligabea dela kontuan edukita. Itzala nagusi den toki batean egoteak ere ez du askorik laguntzen, hezetasunagatik askotan bustita dagoelako.



2013/11/18

FRONTOIA: neurriak, arauak eta jokamoldeak

Frontoi honetan joko ez-zuzena jokatu ohi da, hau da, jokalari batek pilota jo ostean, pilotak frontisean eman behar du kolpea ona izan dadin. Jokatzen den norgehiagokak, bat baten aurka edo bi biren aurka dira, baina pilotalekua nahiko txikia denez, gehiago jokatzen da bat baten aurka.

Frontoia irekia da, ez dauka aterperik. Horren ondorioz, euririk gabeko eguraldia behar da jokatzeko. Frontoi honen berezitasuna da eskuin pareta daukala, frontisa eta ezker paretaz gain, badagoela eskuin pareta motz bat. Eskuin pareta honek frontisarekiko 120ºko angelua osatzen du, beraz ez da esker paretarekiko paraleloa, hala ere nahiko motza da, metro bat inguru. Frontoiaren luzerari dagokionez, nahiko motza da, 26 metro inguru dira (erreboterik ez dago), zabalerari dagokionez berriz, 10 metro binaka jokatzen bada, eta 9 metro izango dira buruz buru jokatzen bada.




Pilotaleku honetan hainbat jokamolde ezberdin ikusi daitezke, baina gehienbat, jokatzen da eskuz, palaz eta frontenisa. Eskuz jokatzen denean ohiko pilota erabiltzen dute, oso pisutsua ez dena. Palaz, berriz, teniseko pilota erabiltzen dute, frontenisean bezala. Herrikoek zioten arabera, gazteek gero eta zaharragoak egiten direnean, erraketa utziz joaten dira eta pala hartuz. Baita ere, azaldu ziguten, pilotaleku motza denez, larruzko edo gomaz ko pilotaz jokatuz gero pilota beti joango zitzaiela frontoitik at. Beraz, jokamolde guztietan pilota jotzen dela esan daiteke.

Sakea eta errestoari dagokionez, sakea beti egiten da frontisetik 7 metrotara eta falta baita ere dago jarrita frontisetik 7 metrotara; pasa, aldiz, frontisetik 20 metrotara dago, baina pasa bakarrik erabiltzen dute buruz buru jokatzerakoan. Beraz, buruz burun, sakea 7 metrotatik egiten da, eta 7 metro eta 20 metrotako tarte horretan egin behar du punpa. Binaka, sakea leku beretik egiten da, eta 7 metro horiek gainditu ondoren frontoira amaitzen den arte egin dezake punpa pilotak. Frontoiaren luzera, lehen esan dugun moduan, 26 metrotakoa da.


Tantoa egiteko modua tradizionala da, baina askok esan ziguten iraganean beste modu batean jokatzen zela. Orain erabiltzen den puntuazio sistema honakoa da, pilotari batek pilota jo ostean ez bada ailegatzen frontisera edo txapa edo txapa baino beherago jotzen badu, txarra izango da eta puntua beste taldearentzat izango da. Pilotari batek pilota frontisean sartuz gero, eta eremuaren barruan lehenengo punpa ematen badu eta nonahi bigarren punpa, pilotari horrena izango da tantoa , hau da, errestoa bigarren punpa egin baino lehenago egin behar da. Baita ere, argitu behar da behin pilotariak emanda, ezin duela punparik egin, zuzenean frontisera joan behar da. Herriko batzuk esan ziguten, antzinean, pilotak bi punpa egiten bazituen, horrek bi tanto balio zituela, baina orain tanto guztiek tanto bakarra balio dute. Jokamolde hauek guztiak ez zuzenak direnez, ez da marrarik erabiltzen.



Herriko jendeak baita ere esan zigun, normalean 22 tantoetara jokatzen dela, bai eskuz eta bai frontenisera, baina palaz jokatzen denean, eta binaka denean, 30 tantoetara egin ohi dela partidua (oso erraz egin baitaitezke tantoak eta!).

2013/11/08

ELKARRIZKETA


Herrira hurbildu ginen lehendabiziko egunean, herriko tabernara joan ginen -Bar Biltoki Jatetxea- zerbait hartzera; eta han, Marcosi tabernaria elkarrizketatzea bururatu zitzaion (mugikorrarekin grabazioa), frontoiari buruzko galdera batzuk planteatuz.


Bar BILTOKI Jatetxea - Etxabarri-Ibiña

M. T (elkarrizketatzailea): Kaixo, hemen gaude herriko tabernaren zerbitzariarekin eta hainbat galdera erantzungo dizkigu herriko frontoian ematen diren jardueren inguruan. Lehenengoa, ze jende motak jolasten du frontoiean normalean?

Tabernaria (elkarrizketatua): Jende gazteak batez ere, laupabost urtetako umeetatik 30-40 urtetako pertsona helduetara.


M. T: Urteko zein denboralditan jolasten ohi da frontoian?


Tabernaria: Apiriletik azarora gutxi gorabehera; eguraldi hobea egiten duen egunak aprobetxatuz.


M. T: Hori ondo dago, eguzkiaz disfrutatzea. Bestetik, frontoi bitxi honetan ba al dago inolako lehiaketa ala txapelketarik?


Tabernaria: Bai, baina oso gutxi; bakarrik Etxabarriko jaiak direnean, urtean bi direla. Batetik, uztailaren 7an; eta bestetik, abuztuaren 15an. Eta jaialdi horietan bi txapelketa jolasten dira, bat buruz burukoa eta bestea binakakoa.


M. T: Milesker elkarrizketa erantzuteagatik, ondo izan. Eta asko disfrutatu euskal pilotaz zuen frontoian!


Tabernaria: Ez da ezer, eskerrik asko zuei zuen bisitagatik!



Bar BILTOKI Jatetxea - Etxabarri-Ibiña

2013/11/05

BLOG SARRERA: Etxabarri-Ibiña eta kokapena

Klaserako frontoi baten bloga egin behar izan dugu, horretarako taldean erabaki dugu gure bizilekutik (Vitoria-Gasteiz) hurbil dagoen bat aukeratzea. Herri batzuk bisitatu ostean, eta lagun batzuen aholkuz, Etxabarri-Ibiñeko frontoia aukeratu genuen azkenean.

Etxabarri-Ibiña 321 biztanletako Arabako herrixka dela esan dezakegu, gure "Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zientzien" Fakultatetik 11'8km-tara aurkitzen da, iparraldeko norabidean. 546m-tako altitudean dago kokatuta, Apodaka eta Mendarozketa herrien artean. Aipatzekoa bada ere, oso gertu Araban nahiko ospetsua den Gorbeiako Merkataritza Zentroa aurkitzen dela; eta askok herriaren izenean ezagutzen dute.



"Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zientzien" Fakultatetik Etxabarri-Ibiñera - Google Maps

Hurrengo sarreretan hitz egingo dizuegun frontoia herriko Eliza Bide kalean aurkitzen da, Elizaren parean.



Etxabarri-Ibiña goitik begiratuta - Google Maps


Eliza eta frontoia